David Lloyd 70. hamarkadaren amaieran murgildu zen komikien munduan, Erresuma Batuan Marvel argitaletxearen filialaren serie desberdinetarako lan egiten. “Warrior” aldizkariak hala eskatuta, Alan Moore autore ospetsuarekin batera“V for Vendetta” (“Vendettaren V”) sortu zuen, mundu mailako ospea eskaini ziona. Horren argitalpena, aipatutako aldizkarian hasi zen eta ondoren, DC Comics-en esku izan zen, eta gero, eleberri grafiko formatuan bildu zena.
Alan Moore-ekin batera Doctor Who Magazine-n ere lan egin du 80. hamarkadan, eta 1982an “Times Bandits” egin zuen Marvelentzat. Ondoren, Grant Morrison eta Garth Ennis bezalako artista ospetsuentzat lan egin du “Hellblazer” seriean, DC Comics-en Vertigo linearako, eta “The Horrorist” miniseriea ere ilustratu du, Jamie Delanorekin batera. Azken honekin, “The Territory” seriean ere aritu zen. Era berean, aipatzekoak “War Story”-n egindako lana, Garth Ennis-ekin lankidetzan eta “Global Frequency”-n, Warren Ellis-ekin batera, Wildstorm zigilurako. Bere azken lanen artean, aipatzekoa “Kidback” eleberri grafikoa.