IX. GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKA

2010eko azaroaren 26, 27 eta 28an


Gonbidatutako Autoreak 2009

DAVE MCKEAN
DAVE MCKEAN

Dave McKean (1963, Maidenhead) Erresuma Batuko ilustratzaile eta diseinatzaile ospetsuenetakoa da. Bere ospea, neurri handi baten, Neil Gaiman gidoigile ospetsuarekin egindako lankidetzatik datorkio. McKean-ek bere herrikidearen hamaika istorio ilustratu ditu, besteak beste, “Kasu bortitzak”, “Orkidea beltza”, “Signal to Noise” edo “Mr. Punch”, betiere ahaztu gabe “The Sandman” serierako azalak edo “Batman: Arkham Asylum” eleberri grafikoan egindako lana, Grant Morrisonekin batera.


1990 eta 1996 bitartean, McKean-ek “Cages”-en hamar zenbakiren gidoiak egin eta ilustratu zituen, 1998an argitaratu zen eleberri grafikoa, artisten sormenari buruzkoa, Alberto Breccia, José Antonio Muñoz edo Lorenzo Mattoti bezalako artisten eragin estilistikoekin.


Komikiaren munduan egindako lanez gain, McKean-ek ospe handia lortu du liburuak ilustratuta, disko-azalak ilustratuta eta baita posta-zerbitzu britainarrerako zigiluak eginda. Horrez gain, 2005. urtean zinema-errealizadore estrainatu zen Sundance Zinema Jaialdian, “MirrorMask” lanarekin, Neil Gaiman-ek gidoia egin zuen pelikularekin.



DAVE MCKEANDAVID LLOYDPURITA CAMPOSJUAN CARLOS EGUILLORPACO ROCASALVADOR LARROCAVÍCTOR SANTOSINFAME & CO.PEPO PÉREZMANEL FONTDEVILAENRIQUE V. VEGASCARLOS VERMUTPASCUAL FERRYCHEMA GARCÍALUIS BUSTOSJAVIER OLIVARESMAURO ENTRIALGOBERNARDO VERGARASEBAS MARTÍNSANTIAGO GARCÍAJUN MATSUURAVICENTE CIFUENTESJACK MIRCALACARLOS ARECESPEDRO RODRÍGUEZPABLO H. MARK BUCKINGHAM BORJA CRESPO