Laurogeigarren hamarkadaren hasieran jaio zen eta bere prestakuntza artistikoa Madrilgo Escuela de Arte 10-en hasi zuen; bertan, ikasketak eta zaletasuna tartekatu zituen, fanzinetan komikiak argitaratzea; 2001. urtean “Mighty Sixties” argitaratu zuen Amaniaco argitaletxean, Pedro Belushi-ren gidoiarekin. Bere ilustratzaile lana "MAN" edo "El Mundo"-n kolaborazioak egiten hasi zuen, baita publizitatearen eremuan ere. 2006. urtean, istorioen munduan gehiago sakontzeko erabakia hartu zuen. Erabaki horren ondorioz, “El banyan rojo” sortu zen, Dibbuks-en argitaratua, eta lan horrekin Injuve 2006 komiki-saria irabazi zuen. Vermutek, bere lanak, “¡Dibus!”, “El Manglar”, "Dos veces Breve" edo “Bd Banda” bezalako aldizkarietan argitaratu ditu.