Borja Crespo (Bilbo, 1971), "2.000 maníacos"en hasi zen idazten eta marrazten, 90eko hamarkadaren hasieran. Garai horretan Subterfuge fanzinean eta beste argitalpenetan ere jardun zen eta bere fanzinea sortu zuen: "Burp!". Ondoren bere lehenengo komikia kaleratu zuen: "Tales from the Splatter Family" eta zenbait aldizkarietan eta informazio orokorreko egunkarietan aritu zen kolaboratzaile. Halaber, Rolling Stone, Bellio eta Tos aldizkarietarako ilustratze lanak egin zituen.
2001. urtean "Comic Horror Freak Show" komikia kaleratu zuen eta, hurrengo urtean, "El cielo más alto". 2008an "Devuelve mi secreto" argitaratu zuen eta orain dela gutxi "Cortocuentos" fantasiazko istorio laburren bilduma idatzi du. Chema Garcíak marraztuta, hizkia eta irudia lotzen dira liburuan sentsazioak sortzeko, gutxieneko baliabideak erabilita.