Getxoko Komiki Azoka Areetako (Getxo) geltokiko plazan kokatutako 2.500 metro karratuko karpa batean izaten da.
Getxo Bizkaiko ipar-ekialdeko aldean dago, Bilbotik 15 kilometrora. Bizkaiko Itsasoak mugatzen du Getxo iparraldetik (10 kilometroko kostaldea eta hondartzak dituelarik) eta Ibaizabal mendebaldetik.
Loiuko aireportutik oso gertu dago Getxo (15 minutu baino ez). Bertara joateko N 633 errepidea edo aldiriko trena erabili daiteke.
Bestalde, P&O European Ferries konpainiako ferry-ak Porstmouth (Ingalaterra) eta Getxo lotzen ditu. Ontziratzeko kaia Santurtziko portuan dago; bertara joateko E70 errepidea erabili behar da.
Penintsulako edo Europako edozein lekutik ailegatu daiteke Getxora autobiak erabiliz:
Azokara ailegatzeko Metro Bilbaoko 1. Linea da garraio publikorik praktikoena.
Autobusa dagokionez, Bizkaiko Zubiaren (Puente Colgante) ondoan dagoen geralekua hurbilena dugu (Bizkaibuseko A3413 eta A3472 lineak). Geraleku hau Azokatik 5 minutura dago, Kale Nagusiaren bidea hartuta.