IX. GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKA

2010eko azaroaren 26, 27 eta 28an

KOMIKI ETA MANGA AZOKAK BIÑETAREN MUNDUA EKARRIKO DU GETXORA DATORREN ASTEAN

Aurten David Lloyden, Dave McKeanen, Marc Buckinghamen eta Paco Rocaren mailako egileak egongo dira azokan

 

Azaroaren 27tik 29ra Getxoko zortzigarren Komiki Azoka izango da. Hiru egunetan zehar Areetako Geltokia plaza biñetaren munduko topagune bilakatuko da eta bertan, salmenta postuez gain, hainbat ekitaldi egongo dira. Iaz bezala, aurten ere mangaren mundua leku propioa izango du Santa Eugenia plazan. Zenbait postu egongo dira bertan eta ekitaldi anitz izango dira ekialdeko komikiaren inguruan.

 

Guztira, 100 saltoki baino gehiago egongo dira bi lekuetan. Bertan komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren arteari loturiko zenbait sektore egongo dira. Bestalde, ohikoa denez, nazioarteko egileak etorriko zaizkigu azokara. Horiek guztiek hitzaldietan, aurkezpenetan eta, nola ez, hain arrakastatsuak diren sinatze-txandetan ere, horietan zaleek autorerik gustukoenak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera dute eta. Aurtengo azokan David Lloyd, Dave McKean, Mark Buckingham eta Paco Roca (2008ko Komiki Sari Nazionala jaso zuena) egileak egongo dira, besteak beste. Halaber, aurten Purita Campos, "Esther y su mundo" komiki ospetsuaren marrazkilaria eta Juan Carlos Eguillor euskal ilustratzailea ere izango dira Getxon, aurtengo omenaldien protagonistak izango dira eta.

 

Ohikoa denez, erakusketa garrantzitsuak izango dira Azokan. Zazpigarren ekitaldi honetan egile ospetsuen lanaren inguruko erakusketak egongo dira. Horrela, Areetako Geltokia plazako karpan omenaldia jasoko duten artisten atzera begirako erakusketak egongo dira ikusgai. Halaber, Paco Rocaren eta Jack Mircalaren lanak egongo dira ikusgai eta Injuve 2009 Komiki eta Ilustrazio erakusketa eta Plutón BRBN.E.RO telebista saila ospetsuan oinarritutako komikiaren erakusketa ere egongo dira. Azkenik, Euskal Ilustratzaile Elkarte Profesionalaren eskutik (EIEP) "El Balanzín" aldizkariaren erakusketa egongo da. Halaber, elkarte horren egileek beren lanak erakutsiko dituzte Getxoko zenbati aretoetan.

 

Argitaletxeen eta egileen nobedadeen aurkezpenak ez dira faltako azokan. Eta ezin ahaztu hitzaldi eta mahai-inguruez, egunero izango baitira ekitaldi aretoan, baita proiekzioak ere, asko zikloetan bilduta. Izan multimediako lanak, izan animazioak, laburmetraiak, dokumentalak edo Animeak, ikusleek komiki munduarekin loturiko zineaz gozatzeko aukera izango dute.

 

Azkenik, Manga Guneari dagokionez, jarduera egitarau anitza egongo da. Bertan lehiaketak (mozorroak, karaoke…), tailerrak (manga marrazketa eta Japoniako kaligrafia), mahai-inguruak eta beste ekitaldi asko izango dira Bizkaiko zenbait manga elkarteren eskutik.