IX. GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKA

2010eko azaroaren 26, 27 eta 28an

PACO ROCA KOMIKI SARI NAZIONALAK EGIN DU GETXOKO KOMIKI AZOKAREN KARTELA

Azaroaren 27tik 29ra izango da Getxoko Komiki eta Manga Azoka aurten

 

Getxoko VIII. Komiki eta Manga Azokak badu kartela, Paco Rocak eginikoa, iaz Komiki Sari Nazionala lortu zuena, "Arrugas" lanari esker. Ilustratzaile eta komikigile valentziarra egungo komikiaren egile ospetsuenetariko bat da eta nazioarteko zenbait sari eskuratu ditu. Rocak azaroaren 27tik 29ra Areetako Geltokia eta Erromoko Santa Eugenia plazetan izango den Getxoko azokan parte hartuko du eta erakusketa baten protagonista izango da.

 

Paco Roca (Valentzia, 1969), 1996. urtean abiatu zen komiki profesionalean, Kiss Comixen. Argitalpen horretan haurrentzako pertsonaiak (esaterako, Peter Pan eta Aladino) protagonistak zituzten istorioak marraztu zituen. Bi urte geroago El Víbora aldizkari ospetsuan jardun zen. Bertan aurretik Kiss Comixen elkarlanean aritu zen Juan Miguel Aguilera gidoilariarekin has izen kolaboratzen eta "Road Cartoons" sortu zuten, marrazkia eta 3 dimentsioko animazioa uztartu zituen proiektua.

 

2000. urtean "Road Cartoons"en istorioetan oinarritutako"GOG" komikia argitaratu zuten eta, horren ondoren bere lehenengo arrakasta lortu zuen "El juego lúgubre" istorioaren eskutik: Drakula eta Dalíren arteko antzekotasuna ardatza zuen obra, hain zuzen ere, bi pertsonaiek bakarturik bizi baitira eta bere auzokideek izututa baitauzkate, moralen gainetik daude eta.

 

2003an "Hijos de la Alhambra" argitaratu zuen, hainbat bidaiari liluratu zituen Granadako jauregiko misteriotik abiatuta. Urtebete geroago, 2004an, "El faro" egin zuen Gerra Zibilean girotutako lana, eta, 2007an bere lanik arrakastatsuena kalerat zuen: "Arrugas", hain zuzen ere. Komiki horretan zahartzaroaz eta Alzheimerren gaixotasunaz baliatu zen istorio hunkigarria kontatzeko eta, horren eskutik hainbat sari lortu zituen. Horien artean Bartzelonako, Madrilgo Expocómic eta Luccako (Italia) azoketan lortutakoak, Diario de Avisosen komiki sari ospetsua eta Komiki Sari Nazionala aipatu behar dira. Bere azken lana "Las calles de arena" da, aurten Frantzian eta Espainian argitaratu dena. Bere lanak Italian eta Holandan ere argitaratu dira.

 

2009ko Komiki Azoka

Azaroaren 27tik 29ra, zortzigarren urtez, Komiki eta Manga Azokak biñetaren mundua ekarriko du Getxora. Iaz bezala, Areetako Geltokia plazan azokaren karpa kokatuko da eta Erromoko Santa Eugenia plazan, Mangaren Gunea. Aurten 100 salmenta-postu baino gehiago egongo dira eta, horietan, komiki-dendak, argitaletxeek, banatzaileek, fanzineek eta aldizkariek azken nobedadeek eskainiko dituzte. Halaber, hainbat jarduera egingo dira azokan: hitzaldiak, proiekzioak, nobedadeen aurkezpenak, tailerrak, erakusketak eta sinatze-txandak, besteak beste.