Salón del cómic de Getxo - Getxoko Komiki Azola

IV Edición: Abendua 2 - 3 - 4 Diciembre 2005

MANek EGIN DU 2007KO GETXOKO KOMIKI AZOKAREN KARTELA

Azaroaren 23tik 25era izango da azoka

 

Getxoko VI. Komiki eta Manga Azokak badu kartela, Manolo Carot "MAN"ek eginikoa. Ilustratzaile katalanak, egungo egile gazte ospetsuenetariko bat da eta bere lanen artean "Kung Fu Kiyo" nabarmendu behar da. Halaber, zenbait komiki argitalpenetan aritu da kolaboratzaile, iraungitako "El Víbora" aldizkarian, besteak beste.


Ilustrazioak eta azalak ere egin ditu MANek, Pandora argitaletxearen "Líder" aldizkarirako eta rol eta karta jokoetarako. Gainera, Bartzelonako 2002. urteko Manga Azokaren kartela egin zuen eta, azken urteotan, "El Víbora" aldizkariko zenbait azal.

 

Azoka azaroan

 

Aurtengo azoka azaroan egingo da lehenengo aldiz, 23tik 25era eta, ohi bezala, Areetako Geltokia plazan. Erromoko Santa Eugenia plazan kokatuko den Mangaren gunea izango da 2007ko nobedade nagusia. Leku bietan salmenta postuak eta hainbat ekitaldi egongo dira.

 

Ohikoa denez, azokan komiki-dendetako, argitaletxeetako, banaketa-enpresetako eta abarreko profesionalak bilduko dira. Horiek guztiek beren postuak eska ditzakete. Izena emateko formularioa www.salondelcomicdegetxo.net webgunean edo Getxoko Kultur Etxeari eskatuz eskura daiteke.