Salón del cómic de Getxo - Getxoko Komiki Azola

IV Edición: Abendua 2 - 3 - 4 Diciembre 2005

TMEO KOMIKI-ALDIZKARIAREN 20 UJRTEKO JARDUERA OSPATZEKO ERAKUSKETA BAT EGINGO DA GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKAN

Gainera, argitalpen gasteiztarrari omenaldia egingo zaio Getxon

 

TMEO komiki-aldizkaria Getxoko Komiki eta Manga Azokaren protagonista nagusietako bat bilakatuko. 6. azoka azaroaren 23tik 25era izango da aurten eta bertan TMEOren 20. urteurrena ospatuko da argitalpen gasteiztarraren inguruko erakustaldi baten bidez. Kartelak, azalak, istoriotxoak eta aldizkariaren zenbait egileren lanak egongo dira ikusgai, besteak beste. Halaber, Komiki Azokak omenaldia egingo dio aldizkari beteranoari komiki eta umore grafikoaren alorretan eginiko ibilbidea dela eta.


TMEOren lehenengo alea 1987. urtean kaleratu zen, 80eko hamarkadan jarduera profesionala hasitako zenbait egile biltzeko eta beren lanak erakusteko asmotan.Ordutik hona, istoriotxo garratz eta kritikoak argitaratu ditu aldizkariak, betiere filosofia independentea erakutsita eta zuzentasun politikoa alde batera utzita. Horrek guztiak paregabeko nortasuna eman dio aldizkari.

 

Gaur egun hainbat egileren lanak biltzen ditu TMEOk: Mauro Entrialgo, Santi Orue, Ata, Manolito Rastamán, Abarrots, Piñata, Javierre, Kini, Larry eta Galais, besteak beste. Horien irudimenetik ospetsu bilakatu diren pertsonaiak atera dira: El Maestro, Los Vallekurros, Simón, Herminio Bolaextra, Tifus, Los euskalorros, eta beste batzuk. Horietako batzuk Getxon egongo dira eta, aldizkariak bi nobedade aurkeztuko ditu azokan: Santi Orueren fotomuntaketa-albuma eta TMEO bildumaren zenbaki berria, Piñata egilearen lanak biltzen dituena.

 

Pump It Upen lehiaketa

 

Aurten Pump It Up delako jolas-aparatuaren Espainiako Lehiaketako finala egingo da Getxon. Azken urteotan jolas horrek arrakasta handia lortu du eta zale asko erakarri ditu. Horren inguruan hainbat lehiaketa sortu dira eta, horien artean Munduko Pump It Up Lehiaketa da nagusi. Getxoko azokaren aurreko ekitaldietan jolas hori ez da falta izan eta aurten Manga Gunean gozatzeko aukera egongo da.

 

Lehiaketaren finala bertan egingo da azaroaren 24an, larunbatean, eta 30 lehiakide arituko dira 4 orduz baino gehiagoz. Hiru maila ofizialetako irabazleek 6.000 euro sarietan jasoko dituzte eta Mexikon abenduaren 22an ospatuko den munduko finalean parte hartuko dute.