Alfonso Zapico (Blimea, 1981) autore asturiarra Ilustrazio eta Diseinuko diplomaduna da Oviedoko Arte Eskolan. Freelance moduan, haurren eta gazteen lan grafikoak egiten ditu nazioko eta erregioko argitaletxeentzat (testu-liburuak, marrazki bizidunak, web orriak, ilustrazioak…), eta ilustratzailea da Asturiasko Printzerriko Hezkuntza Sailaren proiektu batean 2005etik hona.
La Nueva España egunkariko ohiko kolaboratzailea da, eta istoriotxoak eta komikiak argitaratu ditu Asturiaseko gazteentzako hainbat aldizkaritan eta aldizkari digitaletan. Haren lehen komiki-albuma, "La guerre du professeur Bertenev", Frantzian argitaratu zuen Editions Paquet-ek, eta Prix BD Romanesque saria jaso zuen FestiBD Ville de Moulins-en 2007. urtean. Beste talde-album batean ere kolaboratu du, "Un jour de mai", Paquet-ek argitaratua 2007ko udaberrian Règis Hautiere frantsesaren gidoiarekin. Aurten argitaratu da haren azken lana Astiberri argitaletxearekin: "Café Budapest".