IX. GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKA

2010eko azaroaren 26, 27 eta 28an

Gonbidatutako Autoreak 2008

ARTHUR SUYDAM

Arthur Suydam"Marvel Zombies" azken urteetako ezustekorik handienetako bat izan zen, eta salmenta zifrak ikaragarriak bezain ezustekoak izan dira. Berrargitalpen ugari egin dira, eta jende askok uste zuen arrakastaren zatirik handiena Arthur Suydam-en azal ederrengatik izan zela; izan ere, zonbi gisa Marvel argitaletxearen historiako azalik ospetsuenetako batzuk sortu zituen, betiere ukitu pertsonala eta eraginkorra emanda estilo klasikoan margoturiko lanean. Hala ere, irakurleen belaunaldi berri batek orain aurkitu badu ere, ordura arte ibilbide luzea eta garrantzitsua izan zuen…


Hasiera Russ Heath-en komiki bat da, "GI Combat", soldaduz eta dinosauroz betea bigarren mundu gerran; autorearen lehen erakusketa izan zen bineten munduan. Jarraipena, beharbada, Suydam-en John Scott Suydam aitonaren koaderno batzuk izan daitezke: Arthur-ek aitona-amonen abeletxeko ganbaran aurkitu zituen, eta koaderno horietan Norman Rockwell handiak emandako urrutiko irakasgai pribatuak ziren. Horri guztiari eta familiak arterako berez zuen erraztasunari esker (haren osaba, James, nazioarte mailan onarpena lortu zuen AEBetako lehen artistetako bat izan zen XIX eta XX. mendeetan, eta beste osaba bat, Edgard, Amerikako artista arkitektonikorik onenetakoa da: haren marrazkiak eraikin garrantzitsuen apaingarriak dira, Etxe Zuria eta Nueva Yorkeko Museoa adibidez), talentua erabat autodidakta gisa garatzeko modua izan zuen.


Haren kalitate artistiko ukaezina dela-eta, azken hamarkadetako autore eta ilustratzailerik onenetakoa da, baina, hala ere, nabarmentzekoa da zein urruti eutsi dien haren ibilbidean industria guztietan berezkoak diren asmo komertzialei. Suydam-ek bere bideari jarraitu dio beti, era askotako estiloak eta gairik harrigarrienak ikertuz, betiere irudimen bikainari esker, baita irudirik harrigarriena ahalik eta modurik naturalenean eta sinesgarrienean islatzeko ahalmenari esker ere.


Maiz ilustrazioetan islatu dituen Batman, Alien edo Harraparia pertsonaiez gain, geu baino humanoagoak diren pertsonaiekin eta paisaia zirraragarriekin beteriko lanez josita dago haren lan-ibilbidea, "Las Aventuras de Cholly y Flytrap", "Skin Deep" eta lan askotan islatzen dena, non heroiaren kontrako pertsonaia nagusiaren tratamendua nabarmentzen den: barbaroa, geure baitan dagoen piztia gogora ekartzen digun pertsonaia; izan ere, ikaratu egiten gaitu pertsonaia hori ateratzen uzteak, eta Suydam-ek gutxik bezain ondo egin du horren ilustrazioa zenbait lan nagusitan: Conan, Tarzan edo Death Dealer.


Orain, hurreko etorkizunean, "Marvel Zombies" delakoaren serie berri bateko azaletako ilustrazioak egingo ditu. Bien bitartean, haren agenda betean tartetxoren bat egiteko zain daude antzeko enkargu ugari.



DAVE MCKEANDAVID LLOYDPURITA CAMPOSJUAN CARLOS EGUILLORPACO ROCASALVADOR LARROCAVÍCTOR SANTOSINFAME & CO.PEPO PÉREZMANEL FONTDEVILAENRIQUE V. VEGASCARLOS VERMUTPASCUAL FERRYCHEMA GARCÍALUIS BUSTOSJAVIER OLIVARESMAURO ENTRIALGOBERNARDO VERGARASEBAS MARTÍNSANTIAGO GARCÍAJUN MATSUURAVICENTE CIFUENTESJACK MIRCALACARLOS ARECESPEDRO RODRÍGUEZPABLO H. MARK BUCKINGHAM BORJA CRESPO